Arabako Lagran herriko toponimo honen lekukoak aurkitu dira Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
JAUNDELE, monte de Lagrán.Lekuko zaharragoak ere badira:
JAUNDEN, 1760, término de Lagrán.Azkenik, beti liburu berean, toponimo eratorri bat:
JAUNDEL, 1818, término de Lagrán.
JAUNDELEBIDE, camino de Lagrán.Beraz, aurkitu diren lekukoekin, bilakaera hauxe izan zitekeen: Jaunden > Jaundel > Jaundele. Hala izan bazen, Jaunden izenetik hasi beharko da analisia, baina, dagoen bezala, iluna da oso eta, beraz, susma liteke aldaketaren bat gertatu zela Jaunden bihurtu arte. Lehenik, aldaketa ezohiko bat, ai > e. Horrela *Jaundain eskuratuko genuke, eta hau analizatzeko errazagoa litzateke, bukaeran -ain atzizki ezaguna Nafarroako herri ugaritan dagoen atzizki bera. Normalean aurreko aldean antroponimo bat izan ohi da, toponimo honetarako egokiena Jaunti izan daiteke, Jandisolo toponimoan dagoena. Beraz, proposatzen dena litzateke Jaunti + -ain > *Jauntiain, eta ondoren aldaketa ugari gertatu ziren, nt > nd, iai > ai > e eta azkenik, hau lekukoen bitartez ezaguna: n-n > n-l eta paragogea, bukaeran fonema bat eranstea, euskaraz ohikoa da /e/ bokala, cf. Nabaskoze, Uztarroze...
No hay comentarios:
Publicar un comentario