Errenteriako toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Kardelarreta:
KardelarretaToponimoa ez da erabat argia, atzean -eta atzizkia ziurra da, baina aurrekoa ez hainbeste. Hala ere, beste bi elementu antzeman daitezke, tartekoa larre izena izan daiteke eta hasierakoa Gardele antroponimoa:
Mota: Etxea
Ahozkoa: X
Kokatua: Ez
historikoa
URTEA ERA AZALPENA ITURRIA
Cardelarreta/Kardelarreta BOZ
Erdi Aroko izena, Arabako Gardelegi eta Nafarroako Gardelain toponimoen oinarrian dagoena. Otsagabian (Nafarroa) 1072an Gardele Acenarz genuen eta Orontzen (Nafarroa), urte berean, don Gardele. Erromantzeko aldaera Cardiel da (Kardiel Belasconis, Uskartze, N, XI. m.).Blog honetan beste toponimoetan bezala, Kardel(e) aldaera erabiliko zen, Kardel edo Kardelene toponimoak bezala. Azken hau Oiartzungoa da, Errenteriaren herri mugakidea. Hori dela eta, beharbada bi toponimo horiek loturik daude, Kardelen beraren jabetzak adierazteko.
Toponimoan gertatutako aldaketa bakarra izan da antroponimoaren azken fonema eta larre izenaren lehena batu ziren, alboko bat geratuz: Kardel + larre + -eta > Kardelarreta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario