Ubaiar da Azkoitiko baserri baten izena. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
UBAYAR ZARRA (prop.), Elosua ballara, AzkoitiaLekuko zaharrena XVII. mendekoa da, Dokuklik web-gunekoa, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan aurkitua. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko bakarra dago, 1657. urtekoa:
Toponimoa iluna da, euskarazkoa dela dirudi, baina elementuak bereiztea zaila da. Beharbada aldaketa batek izena ilundu zuen, hasierako bokalean i > u gertatuko zelako. Beharbada disimilazio bat izan zen: i-i > u-i, baina ez da ziurra. Agian ur hitzaren u- aldaerak lagundu zuen aldaketa horretan. Proposatua gertatu bazen, izen zaharra *Ibaiar izango zen eta horrek oso argitzen du toponimoa, hasieran ibai hitza izango zen eta ondoren ihar izenondoa izan liteke. Horrelakoak ezagunak dira toponimian, Lasiar eta Udiarraga toponimoetan lats eta ur izango zirelako. Beraz, ibai + ihar > *Ibaiar > Ubaiar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario