Urdiano da Aberin eta Morentin herrietako aurkintza bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik eskuratutako informazioaren arabera, lekukoak XVIII. mende hasieran hasten dira:
urdiano (1700)Toponimoaren aldaerarik ez da ezagutzen, izen egonkorra izan da azken hiru mendeetan. Analisi etimologikoa egiteko, susmatzekoa da bi elementuz osatutako toponimoa dela, azkena -ano atzizkia litzateke. Erromatar Arokoak dira atzizki honekin sortutako toponimo asko eta hau ere garai horretakoa izan daiteke. Oinarrian izan ohi da antroponimo bat, oraingoz zehaztu gabea.
urdiano (1701)
urdiano (1702)
Nafarroan herri bat dago, oso izen antzekoa duena, euskaraz Undio da, eta erdaraz Undiano, aztergai den toponimotik oso hurbila. Urdiain toponimoaren sarreran
bada aipu interesgarri bat, Urdiain eta Urdiano toponimoen antzaz ohartua, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
[...]Urdiano eta Undio/Undiano loturik badaude, jakingarria litzateke zein zen azken herri honen etimologia. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiko Undio toponimoaren web orrian, lekuko zaharrez gain, etimologia saioak daude eta hauetatik egiantzekoena Mitxelenarena genuke, Mikel Belaskok aipatua:
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Urdi-'. De *Urdi- + -ain, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad.
[...]
Comentario lingüístico: Ver Urdánoz. Rafael Carasatorre (864) escribe que a raíz de la guerra con Castilla hubo varios ensayos de concentración de población en nuevos núcleos urbanos con carácter defensivo. De esta manera en 1355 se pensó que Urdiain pasase a ser Villadefensa, aunque finalmente, en este caso, no se llevó a cabo. Existe en Morentin el paraje denominado Urdiano. Traducciones curiosas y explicaciones populares: Traducciones de este género son: 'sobre el avellanar'.
Comentario lingüístico: Julio Caro Baroja (854) piensa que nombres de persona como *Untius o *Untianum podrían formar parte del topónimo pero no llega a documentarlos. Luis Michelena (854b), en cambio, propone Pontius y Pontinius.Beraz, Pontius oinarria bada, aldaketa nabarmena batzuk behar izan ziren Undio toponimoraino heltzeko. Urdiano herri izenak beste bat gehiago behar izan zuen, sudurkarien disimilazioa, Urdiain toponimoari gertatu zitzaion bezala.
Laburtuz, Urdiano toponimoan -ano atzizkiaz gain, Pontius antroponimoa izan daiteke oinarria. Aldaketa batzuk gertatu ziren eta ziurrenik azkena sudurkarieki gertatutakoa izan zen, *Undiano > Urdiano, Urdiain toponimoari gertatutako aldaketa bera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario