Arabako toponimo honen bi lekuko aurkitu dira, bata XVII. mendearen bukaeran eta bestea XVIII. mendearen hasieran, bi lekukoen arteko ezberdintasun bakarra da artikulua, azken lekukoa duena. Aipatutako lekukoak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
ANDRATASOLO, 1692, labrantío de Ullibarri de los Olleros.Toponimoak bi elementu lituzke, artikulua zenbatu gabe, bukaeran solo izena, soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera eta, askotan gertatzen den bezala, interesgarriena (eta ilunena) oinarrikoa da, andrata- ezezaguna. Nabaria da andra hitza dagoela, andre hitzaren aldaera edo bere eratorpen aldaera. Hala ere, tartean beste zerbait geratzen da, -ta- hori eta gure ustez, antroponimo baten hondarra izan daiteke, Andraotoleta toponimoan bezala. Azken honetan lau elementu daude, bi antroponimikoak direnak, hasierakoak, Andra eta Gota, eta azkenekoak ola eta -eta lirateke. Andragota antroponimoaren aldaera bat zegoen XVI. mende hasierako Lekeition, herri horretan Andraota antroponimo ugaria zen eta azken urratsa izango zen ao > a laburketa. Litekeena da antroponimoaren ezagutza galdu zenean errazagoak izango ziren aldaketak eta gerta liteke garai batean *Andraotasolo toponimoa izatea edo, antroponimo osoagoarekin eginez, *Andragotasolo.
ANDRATASOLOA, 1715, heredad en Ullíbarri de los Olleros.
No hay comentarios:
Publicar un comentario