martes, 21 de enero de 2025

Iraban, Iraeban eta Ireban toponimoak

 Aretxabaletan Iraeban baserria dago, Goroeta elizaurrean. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

IRAEBAN (prop.)
Gainera, herri berean dago Iraban baserria, Aozaratza elizaurrean.
Eskoriatzan Iraeban baserria dago, Bolibar elizatean. Iñaki Linazasororen aipatutako liburuan dago:
IRAEBAN (prop.)
Oñatin, Garagaltza auzoan bazen beste baserri bat izen bera zuela:
IRAEBAN (prop.)
Azkenik, Arrasaten Ireban tontorra dago. Arrasateko toponimia liburuan, lau dira oso antzeko toponimoak, Iraeban eta Iraebanzabal, San Andres auzokoak, 312. or.:

Gainera, Ireban izeneko bi toponimo daude, Garagartzako Ireban, 132. or.:
Eta, azkenik,Udalako Ireban, 348. or.:
Toponimo hauetan hitz elkartu bat dago, ireban, ira eta eban hitzez sortua. Toponimo batzuetan hitz elkartu osoa gorde da, Aretxabaletako eta Eskoriatzako toponimoetan eta besteetan laburturik dago, Arrasateko Ireban bezala.
Toponimo berdintsuak dira Garaban toponimoak, hauek ere Gipuzkoan, esanahi bera dutelako baina erabili den hitza gareban hitz elkartua da, garo erabiliz, Gipuzkoako eremu batzuetan ira izenaren sinonimoa dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario