Arrazola da Atxondoko elizatea. Gainera, Eibarko baserria da. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazi ugari dago Atxondoko Arrazola toponimoaz. Lekuko zaharrenak Erdi Arokoak dira:
arraçola (1319)Toponimoa ez da aldatu jaso zen lehen alditik eta horrek izen bakarra uzten du analizatzeko, Arrazola. Bukaeran ola izen arrunta dago, oso ugaria toponimian. Oinarrian dagoena zailagoa da, baina landare izen bat izan liteke, ongi egokituko litzatekeena, erratz izena, Azkuek arratz aldaera jaso zuen eta hori litzateke hitz egokia, areago jakinik toponimoa sartaldean dagoela eta han ezaguna da eR > aR bilakaera, hitz zahar batzuetan aurkitzen duguna: barri : berri, garri : gerri. Agian hitz multzo horri arratz : erratz bikotea gehitu beharko genioke.
arraçola (1406)
arraçola (1411)
No hay comentarios:
Publicar un comentario