Arrasateko toponimia liburuan, 242. orrialdean, baino ez den agertzen toponimo honen 1476. urtekoak dira lehenengo lekukoak eta ondorengo urtekoak azken lekukoak. Badirudi gerora desagertu zela, lekuko gehiagorik bildu ez delako.
Argi dago azken zatia ola izen arrunta da, eta lehenengoa Telu antroponimoa. Gaztelaniazko Tello-ren euskal aldaera, Iratxeko Erdi Aroko agirietan bi gizonezkoetan bazen izen hori: Telu Munioiz de Partunia eta Garcia Telu.
Erdi Aroko bi antroponimo horiei gehitu ahal zaio Teluola, Telu izenaren lekuko gutxiko zerrendari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario