Izen hau Lope Garcia de Salazar “Bienandanzas e fortunas” liburuan agertu zen, Ordomoche bezala transkribatuta. Analisi ilunekoa izan liteke antroponimo hau, baina paragrafo berean aitaren izena ere aipatu zuen Lopek, Ordoño de Çamudio, eta orduan analisi errazeko bihurtzen da: Ordoño + -txe. Ordoño antroponimoa jatorri ilunekoa da, Salaberriren “Euskal deiturategia. Patronimia” liburuan badu Ordun izenari emandako sarreran Ordoñoren jatorriaz hainbat iritzi bildurik.
Beraz, <Ordomoche> grafia zuzentzekoa da, ziurrenik testuan <Ordonnoche> izan beharko zuen agertu beharrekoa, gaizki kopiatua edo irakurria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario