viernes, 16 de febrero de 2018

Bezerendiano toponimoa

Arabako Abezia herriko toponimoa zen, hala jasota ageri da G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa liburuan:
"BECERENDIANO, 1807, pozo en Abecia-Izarra.
VECERENDIANO, 1849, pozos en Abecia".
Analisi etimologikoa egiteko, agerikoa da -ano atzizkia badela, beraz, oinarria antroponimoa izatea normala litzateke. Bilaketa eginez eta Praesentius latin jatorriko izena ederki egokitzen da, nahiz eta hainbat urrats egin behar Bezerendiano aldaera geratzeko: Praesentius + -ano > *Praesentiano > *Presentiano > *Peresentiano > *Berezendiano > Bezerendiano. Geratutako aldaketak euskaran egokitzean izan dira: prV- > pVrV-, p- > b-, s > z eta nt > nd. Ohikoa ez dena metatesia litzateke, r-z > z-r, arauzkoa ez dena baina zenbaitetan gertatua.
Bilakaeraren diferentziak ikusteko, antroponimoa gaztelaniaz Presencio da, hizkuntza batean eta bestean gertatu (ez) diren aldaketak ikusteko.
Laburbilduz, Praesentius antroponimo latinaren ondorengoa Bezerendiano litzateke, Arabako lurretan euskal bilakaera jasotakoa. Toponimoak, horrela, bi mila urte beteko ditu milurte honetako lehenengo bizpahiru mendeetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario