Alfonso Irigoienen "Las metátesis consonánticas de Larristar / Ral(l)istar, Larriti / Ralliti(z), y la voz vasca de Álava errexal 'árbol'" izenburuko lanean Larriti antroponimoa aipatzen da, zenbait hitzetako metatesi adibideren artean: "Existe tambien el antropónimo Larriti (944, Albelda, doc. 10), por una parte, y Monnio Rallitiz (959, San Millán, ed. Ubieto, doc. 84), en forma de patronímico y con metátesis de consonantes, por otra".
Oso gutxi dira antroponimo horren aztarrenak, eta dirudienez, Irigoienek paragrafo labur honetan guztiak batu zituen.
Baina bada toponimo bat, Errioxako Pazuengos herrirako, duela milurtea jasoa: la vacariza de la Ritizaval, 1074. urte ingurukoa, 19. agiria, liburua Colección Documental de Santa María la Real de Nájera. Tomo I (siglos X-XIV). Dirudienez, toponimoa berranalizatu eta lehenengo silaba gaztelaniaren artikulutzat hartu eta banaketa egin zuten, la Ritizaval, eta beharbada hau litzateke berranalisi mota honen lehenengo adibidea.
Beraz, toponimoa osatu ondoren *Larritizabal bezala geratuko zen, eta analisia eginez: Larriti antroponimoa, lehen aipatua eta zabal, adjektiboa izan daitekeena baian oraingoan izen bezala erabilia, 'leku zabala' esanahiarekin.
Larriti izena gogoan izanik, toponimo baten etimologia argitu da eta aspaldian galdutako antroponimo baten lekuko urriei beste lekuko bat gehitu diogu.
P. D. Eguneraketa, 2018-03-27:
Orpustanek *Larritizabal toponimoari buruz idatzitakoa iruzkina honako sarreran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario