*Larritizabal toponimoari buruzko sarrera idatzi ondoren ikusi nuen Orpustanek ere aztertua zuela. Nahiz eta iruzkin luzerik ez idatzi, sarrera honetan erantzuna jasoko du.
Orpustanek toponimo aztertu zuen beste hitz eta toponimo askorekin Essais d'etymologie basque lanean, 161. orrialdean, eta hauxe da idatzi zuena:
"1074 vacariza de ritizaval: de même ici, car c’est encore sûrement une cacographie pour le très connu ariztizabal"
Beraz, *Ariztizabal-en kakografia litzateke. Honaino Orpustanek idatzi, eta orain, lehenago idatzitako sarreran berresteko arrazoiak:
1. Orpustanen transkribapenean ez dago 'la' ustezko artikulua, baina gure ustez toponimoaren lehenengo silaba litzateke. Guk erabilitako transkribapena zuzena bada, 'la' horrek inportantzia nabarmena luke. Gainera, 'la' hori bazen, artikuluak ez du zentzurik *ritizaval bezalako hitzik ez delako.
2. Errioxako euskara sartaldekoa zen, cf. baltz, huri ugariak... Sartaldeko euskaran hitza *Arexti edo izango zen.
3. Hasperena ere gordeko zuen, eta gehienetan hori islatuta geratzen zen idatzitakoan.
Beraz, kakografia izatea baino ekonomikoagoa litzateke susmatzea hor idatzi zena zuzena zela, baina toponimoaren lehenengo silaba izenetik banatu gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario