martes, 27 de marzo de 2018
Telutegi toponimoa
Blog honetan Teluola toponimoaren azterketa izan zen. Oraingo honetan Telutegi, Bizkaiko toponimoa aztergai izango da. Telutegi Erandioko toponimoa da, eta nahiz eta lekuko zaharrik ez ezagutu, egitura gardena du, eta, aldaketa larririk gertatu ez bada, azterketa etimologikoa erraza du; Teluola bezala, oinarria antroponimoa litzateke, Telu, Tello gaztelaniazkoaren euskal aldaera, eta azken zatia, -tegi ezaguna. Beraz, Telu antroponimoaren lekuko gutxiei beste bat gehitu ahal zaie, hau toponimikoa, Telutegi bizkaitarra.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario