Mostrando entradas con la etiqueta Larritizabal. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Larritizabal. Mostrar todas las entradas

martes, 27 de marzo de 2018

*Larritizabal toponimoaz berriro

*Larritizabal toponimoari buruzko sarrera  idatzi ondoren ikusi nuen Orpustanek ere aztertua zuela. Nahiz eta iruzkin luzerik ez idatzi, sarrera honetan erantzuna jasoko du.
Orpustanek toponimo aztertu zuen beste hitz eta toponimo askorekin Essais d'etymologie basque lanean, 161. orrialdean, eta hauxe da idatzi zuena:
"1074 vacariza de ritizaval: de même ici, car c’est encore sûrement une cacographie pour le très connu ariztizabal"
Beraz, *Ariztizabal-en kakografia litzateke. Honaino Orpustanek idatzi, eta orain, lehenago idatzitako sarreran berresteko arrazoiak:
1. Orpustanen transkribapenean ez dago 'la' ustezko artikulua, baina gure ustez toponimoaren lehenengo silaba litzateke. Guk erabilitako transkribapena zuzena bada, 'la' horrek inportantzia nabarmena luke. Gainera, 'la' hori bazen, artikuluak ez du zentzurik *ritizaval bezalako hitzik ez delako.
2. Errioxako euskara sartaldekoa zen, cf. baltz, huri ugariak... Sartaldeko euskaran hitza *Arexti edo izango zen.
3. Hasperena ere gordeko zuen, eta gehienetan hori islatuta geratzen zen idatzitakoan.
Beraz, kakografia izatea baino ekonomikoagoa litzateke susmatzea hor idatzi zena zuzena zela, baina toponimoaren lehenengo silaba izenetik banatu gabe.

martes, 20 de febrero de 2018

*Larritizabal toponimoa

Alfonso Irigoienen "Las metátesis consonánticas de Larristar / Ral(l)istar, Larriti / Ralliti(z), y la voz vasca de Álava errexal 'árbol'" izenburuko lanean Larriti antroponimoa aipatzen da, zenbait hitzetako metatesi adibideren artean:  "Existe tambien el antropónimo Larriti (944, Albelda, doc. 10), por una parte, y Monnio Rallitiz (959, San Millán, ed. Ubieto, doc. 84), en forma de patronímico y con metátesis de consonantes, por otra".
Oso gutxi dira antroponimo horren aztarrenak, eta dirudienez, Irigoienek paragrafo labur honetan guztiak batu zituen.
Baina bada toponimo bat, Errioxako Pazuengos herrirako, duela milurtea jasoa: la vacariza de la Ritizaval, 1074. urte ingurukoa, 19. agiria, liburua Colección Documental de Santa María la Real de Nájera. Tomo I (siglos X-XIV). Dirudienez, toponimoa berranalizatu eta lehenengo silaba gaztelaniaren artikulutzat hartu eta banaketa egin zuten, la Ritizaval, eta beharbada hau litzateke berranalisi  mota honen lehenengo adibidea.
Beraz, toponimoa osatu ondoren *Larritizabal bezala geratuko zen, eta analisia eginez: Larriti antroponimoa, lehen aipatua eta zabal, adjektiboa izan daitekeena baian oraingoan izen bezala erabilia, 'leku zabala' esanahiarekin.
Larriti izena gogoan izanik, toponimo baten etimologia argitu da eta aspaldian galdutako antroponimo baten lekuko urriei beste lekuko bat gehitu diogu.

P. D. Eguneraketa, 2018-03-27:
Orpustanek *Larritizabal toponimoari buruz idatzitakoa iruzkina honako sarreran.