martes, 6 de marzo de 2018

Biurrain toponimoa

Gipuzkoako Legazpiko bi baserriren izenak, Biurrainbekoa eta Biurraingoikoa.
Analisia egiteko, atzizkia -ain izan liteke, Nafarroan ezaguna hainbat herri izenetan agertzen delako, baina hortik kanpo ere ez da ezezaguna, Gipuzkoan bertan badira -ain atzizkia duten herri izen batzuk: Andoain, Beasain, eta mikrotoponimian ere badira adibide gehiago. Haietako bat Legazpiko Biurrain izan liteke. Orduan oinarria antroponimoa izango zen, kasu honetan bihur adjektiboa izan liteke, izengoitia bihurturik eta gero funtzio horretan aztertutako toponimoan gordea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario