Berako auzune baten izena, lehenengo lekukoa 1795. urtekoa da. Analisi etimologiko aipagarri bakarra Mikel Belaskorena da, esanahi ezezagunekoa dela, eta dorna lapurterazko hitza aipatuz, bere blogetik hartua:
"Significado. Desconocido.
Comentario lingüístico. Dorna en labortano es 'entablado, tarima', `torno', nombre que no resulta extraño para una casa".
Hemen egingo den hurbilketa diferentea da, izan ere, bazen Durnacos antroponimoa, zelta jatorrikoa. Antzekotasun formala hain handia izanik, normala litzateke lotura zuzena izatea antroponimoaren eta toponimoaren artean. Eta loturaren sendotasuna areagotzeko, aipagarria da duela urte gutxi Iruñean aurkitu zen fibula bat, Dur(n)acos grabatua zeukana. Aurkikuntza I. mendekoa omen da, eta ziurrenik izen zelta horrek ez zuen askoz gehiago iraungo. Beraz, badugu antroponimo bat duela 2000 urtekoa eta Berakoo toponimo bat, eta bien artean 1500 urteko hutsunea bada. Pentsatzekoa da toponimoaren sorrera data antroponimoa bizi zenekoa dela, beraz, bi mila urte inguru. Hori da toponimo horrek bizi izan den denbora. Ez dago gaizki, hiri eta herri izatera heldu ez zen izen baterako. Horrek ere erakusten du hainbat toponimoren iraupen luzea.
1616. urtetik aurrera, gutxienez, Dornakue / Tornakue abizena ageri da Berako bataio agirietan, Antzinako.org webguneak dakarrenez. Honatx horietako bat:
ResponderEliminarwww.antzinako.org/acteDetail.php?type=B&clef=10366&code_releve=228