Domiku eta Domikuko borda Baztango toponimoak dira, bigarrenaren jatorria lehenengoa dela. Lekukoen zahartasuna handia ez bada ere, toponimoaren eta pertsona izen baten berdintasuna kontuan izanik, etimologia aski agerikoa bada.
Domiku bazen Erdi Aroko antroponimo bat, latin jatorrikoa, Mitxelenak argi ikusi zuen bere "Nombres vascos de persona" lanean, Domiku-ren erdal kidea Domingo zela adierazi zuenean.
Irigoienek bere "De re philologica linguae uasconicae V" lan bilduman zehaztu zuen Domiku-ren bilakaera: "en Domicu nos encontramos ante una forma vasca procedente del latín Dominicu(m) por caída de -n- intervocálica y reducción de vocales del mismo timbre".
Domiku izena izan zuten gehienak, antza, nafarrak ziren eta orduan lekuko toponimiko honek izenaren erabilera eremua berresten du.
Bukatzeko, hemen aztertutako Domikueta toponimoa ez bezala, Domiku ageri zaigu besterik gabe, dela atzizkia edo dela beste zenbait hitz lagungarririk gabe. Blog honetan badira antroponimo hutsak toponimo bihurturik, Esuste gipuzkoarra bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario