martes, 29 de mayo de 2018

Domikusantz toponimoa

Etxalarko toponimoen artean aipagarria da Domikusantz. Lekuko zaharrena XVII. mende bukaerakoa bada ere, aldaketarik ez du erakutsi.
Analisia erraza da, aldaketarik jaso gabea delako, Domiku antroponimo eta Santz patronimikoa. Horrelako toponimoak asko ez diren arren adibideak badira han hemenka, eta Domikusantz bezala, Erdi Aroan sortuko ziren, Domiku adibidez ez zen XV. mendera bizirik helduko. Santz patronimikoa, Santxo izenaren patronimiko ugarietako bat da, zenbaitetan ponte izen bezala ere erabilia izan zen, baina toponimo honetan ez zen horrela izan.
Domikusantz, Domiku toponimoa bezala, nafarra da, eta hori ez da kasualitatea, Domiku antroponimoaren lekuko ia guztiak hangoak direlako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario