Apala antroponimo ezaguna da Erdi Aroan, hala ere, agirietan bildu diren lekukoak ez dira asko, hamarrera ez direlako heltzen, Apala zein Apalla zenbatuta. Horregatik, nahiz eta alderdi etimologikorik inolako zailtasunik ez duten, eskertzekoak dira antroponimoen kopuru urriari eransteko diren lekuko berriak, toponimikoak izan arren. Hauxe litzateke Apalasoloa izenekoa, beste toponimo asko bezala, G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa liburuan bildu den toponimoa dela:
"APALASOLOA, 1707, labrantío en Arriaga".
Apalasoloa toponimoaz bildutako lekukoa ez da oso zaharra, hiru mende bete dituelako. Baina badakigu askoz zaharragoa izan behar duela, antroponimoaren bizitzak ez zuen Erdi Aroaren bukaera ezagutu.
Analisia erraza da, Apala antroponimoa, solo izena eta -a artikulua.
Toponimo honek beste lekuko bat gehitzen dio Apala-ren corpusari, eta Araban ere erabili zela gaineratzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario