Mitxeltenea izeneko baserria bada Gipuzkoako Irun hirian.
Lekuko zaharrenak XVIII. mende bukaerakoak dira eta hainbat aldaera jasoak dira, bai ahoz eta idatziz ere bai: Michelot (1782, 1784), Michelotenea (1790-1812), Micheltenea (1837, 1858, 1883), Michelterena (1843) eta Micheletenea (1845-50, 1793, 1823, 1842, 1855). Toponimo honetan, beste hainbestetan bezala, aldaera zaharrenak argigarriak dira, egungo Mitxeltenea izenean badago zailtasunen bat, baina hasierako Mitxelot eta Mitxelotenea erabat gardenak dira. Mitxelot antroponimo hipokoristikoa dago, eta gerora etxe izenetan hain ohikoak diren -ren + -a erantsi zioten Mitxelotenea sortuz. Gero, aldaketak gertatu ziren baina nagusituko zen aldaeran /o/ bokala galdurik dago, beharbada azentuaren eraginez. Mitxeletenea aldaeran ez zen galerarik izan, asimilazio bokalikoa bai, o > e, inguruko bokalekin berdinduz.
Mitxelot hipokoristikoa ezaguna da euskal lurraldeetan Erdi Arotik, eta P. Salaberrik bere Izen ttipiak euskaraz liburuan adierazten duen bezala, 178. orrialdean, oinarria Mitxel litzateke eta atzizkia -ot, aipagarria da Mi(t)xelot izena Frantzian ere ezaguna dela, beraz, ez da nahitaezkoa hemen sortua izatea, izen hipokoristiko osoa mailegatua izan zitekeelako.
martes, 24 de septiembre de 2019
Lasiar toponimoa
Bizkaiko toponimoa. Durangaldean badira toponimo honen lekuko batzuk, Durango, Garai eta Iurretan pinudia da; eta iturria Durango eta Iurretan. Azkenik, bada toponimo eratorri bat, Lasiarzulo, Berriz eta Garaiko erreka-zuloa.
Lekuko zahar guztiak iturri batetik hartuak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburukoak, hain zuzen. Toponimo honen lekuko zaharrenak XVII. mende erdikoak lirateke:
Analisi etimologikoa egiteko, Auñamendi entziklopediakoen arabera:
Lekuko zahar guztiak iturri batetik hartuak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburukoak, hain zuzen. Toponimo honen lekuko zaharrenak XVII. mende erdikoak lirateke:
Lasiar [N, TO]Lekuko zaharrenetan Lasiar nagusi bada ere, Lasear ere jasoa da behin baino gehiagotan eta goiko lekukoez gain, badira gehiago, ondoko guztiak 1745. urtekoak:
Laxear+ (la casa de) [Puebla de Aulestia (calle de la)], Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Laxiar+ (la cassa de) [Aulestia (puebla de)], Murelaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Laxiar_Andicoa+ (la cassa de), Guizaburuaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Laxear_de_Abajo+ (la casa de), Guizaburuaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Laxear_de_Arriva+ (la casa de), Guizaburuaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Laxiar_Emeticoa+ (la cassa de), Guizaburuaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasiar [N, NO]
Lassiar (Maria de), Aulestia, a.1641, FogVizcayaMs.
Laxiar (Domingo de Cortauitarte), Guizaburuaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Laxiar (Santiago de), Guizaburuaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Laxiar uiuda ynquilina (Dominga de) [Cuarta Barriada], Lequeytio, a.1704, FogVizcayaMs.
Laziar (Juan de), Lequeitio, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasear [N, TO]Beraz, Lasiar aldaera nagusi da XVII. mende osoan (lekuko bakarra bada) eta XVIII. mende hasieran, gero, 1745. eta 1796. urteko lekukoetan Lasear baino ez da aurkitzen. Orduan, bilakaera gertatu zen, baina dirudienez ez zen nagusitu, egun Lasiar da erabiltzen dena. Aldaketaren arrazoia ez da ziurra, baina hiperzuzenketa izan liteke, hainbat hizkeratan ea > ia bilakaera gertatzen da: etxea > etxia, e. a. Eta hainbat hiztun saiatzen ziren zuzenketak egiten, baina Lasiar hitzean ez zen aurretik aipatutako fenomenoa gertatu eta zuzenketa okerra gertatu zen, Lasear, leheneago ez zena, sortuz. Hala antzematen da jasotako lekukoak kontuan hartuz.
Lasear_Vecoa+ (la caseria de), Guizaburuaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasear_Goicoa+ (la caseria de), Guizaburuaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasear [N, NO]
Lasear (Andres de) [Hea (casas de la puebla de)], Nachitua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasear (ynquilino) (Domingo de), Amoroto, a.1745, FogVizcayaMs.
Analisi etimologikoa egiteko, Auñamendi entziklopediakoen arabera:
Etimología
Problemática. Ver LATS, ARRI (3).
Hemen aurkeztuko den azalpenean ez litzateke inolako aldaketarik beharko, elementuak lats eta ihar izango zirelako. Afrikatua nahiko ziurra da, jakinik lekuko zaharretan agertzen diren <ss> eta <x>, nahiz eta egun frikaria izan. Bigarren elementua interesgarria da, ihar izenlaguna, Hegoaldeko euskal testuetan igar aldaera ohikoa delako. Beraz, aldaketa gertatuko zen eta i(h)ar > igar bilakaera gertatuko zen, beharbada hasperenaren hondarra.
Eguneraketa (2022-01-29):
Sarreran zeuden lekukoek 300 urte baino gehiago ez zituzten, baina bada bat, askoz zaharragoa dena, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 15. agirian, 1400-1411. urte artean:
Juan Ruiz Sancho Saez e Juan Perez e Juan Martines canonigos dieron el sel de (en blanco) que es suso de Aguirre Guicaburuaga ateniendose a las heredades de Lasiar por tres anegas de trigo. En la hera dicenuebe otubre anno I.CCCC XX annos.Horrek oso aurreratzen du toponimoaren lekukotza, orain 600 urtekoa delako. Lasiar aldaeraren zahartasuna agerian geratzen da eta horrek erakutsiko luke egindako analisia ziurragoa dela.
martes, 17 de septiembre de 2019
Lorategi toponimoa
Toponimo hau behin jasoa da, Bizkaiko Ajangiz herrikoa, XVIII. mende bukaeran. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan jaso zen guregana heldu den lekukoa:
Lorateguieta [N, TO]Lekuko bakarra bada ere, toponimoaren egitura erabat gardena da eta horrek esan nahi du analisia aski erraza dela edozein euskaldunentzat. Toponimoa bi elementuz osaturik izango zen, lorategi hitz elkartua eta -eta atzizkia. Orotariko Euskal Hiztegiaren lekukoak aztertu eta Lorategieta litzateke lorategi izenaren lehenengo lekukoa, hiztegiaren lehenengoak XIX. mendearen hasierakoak direlako. Beraz, urte gutxigatik bada ere, toponimo honek lorategi izenaren data urte batzuk atzera eramaten gaitu.
Lorateguieta (la casa de), Ajanguiz, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
martes, 10 de septiembre de 2019
Muniosoro toponimoa
Muniosoro toponimoa Zumaiakoa da. Egun, bi dira izen hori duten bi baserri, biak izen eratorriak, Muniosoroberri eta Muniosorobekoa. Eta duela mende erdi inguru, XX. mendearen bigarren erdialdean bazeuden bi izen: Muniosoro eta Muniosoro bekoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan aurkitutakoak. Beraz, garai batean Muniosoro izango zen eta gero Muniosorobekoa sortuko zen eta azkenik, Muniosoroberri.
Lekuko zaharrenak ez dira antzinatasun handikoak baina toponimoa nahiko zaharra da, jakinik toponimoaren egitura, Munio antroponimoa eta soro izena. Munio, beste antroponimo asko bezala, ez zen heldu Erdi Aroaren bukaeraraino, eta horrek esan nahiko luke toponimoa Munio galdu baino lehenago sortuko zela, eta orduan Muniosoro izenak bost mende baino gehiago izan behar ditu.
Lekuko zaharrenak ez dira antzinatasun handikoak baina toponimoa nahiko zaharra da, jakinik toponimoaren egitura, Munio antroponimoa eta soro izena. Munio, beste antroponimo asko bezala, ez zen heldu Erdi Aroaren bukaeraraino, eta horrek esan nahiko luke toponimoa Munio galdu baino lehenago sortuko zela, eta orduan Muniosoro izenak bost mende baino gehiago izan behar ditu.
Makilatua toponimoa
Behin baino ez da jaso toponimo hau, Bizkaiko Zeanuriko herrian, XVIII. mende bukaeran. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan jaso zen lekuko bakarra:
Aipagarria da palatalizaziorik ez erakustea, normalean hitzaren lekukoetan makillatu bezala ageri delako. Beraz, grafiak islatzen du palatalizaziorik ez zegoela edo kakografia bat gertatu da eta toponimoa, benetan, *Makillatua zen.
Maquilatua [N, TO]Toponimoaren analisia, lekuko bakarra badago ere, erabat gardena da eta horri toponimoaren antzinatasunari gehitu, nahiko segurtasuna geratzen da analizatzerako orduan. Makilatu aditza, 'makilaz jo' eta -a artikulua, beharbada jabearen izengoitia. Hitzaren lehenengo lekukoak XVIII. mende erdialdekoak dira, beraz, toponimo hau lekuko goiztiarren artean kokatu beharra dago eta, ziurrenik, makilatu aditzaren lekuko toponimiko bakarra da.
Maquilatua (la casa de) [Ocerin_Mendi (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Aipagarria da palatalizaziorik ez erakustea, normalean hitzaren lekukoetan makillatu bezala ageri delako. Beraz, grafiak islatzen du palatalizaziorik ez zegoela edo kakografia bat gertatu da eta toponimoa, benetan, *Makillatua zen.
martes, 3 de septiembre de 2019
Belaurzaki toponimoa
Lau lekuko zahar baino ez omen dira geratzen toponimo honetaz, lekuko guztiak Erdi Arokoak. Archivo Municipal de Elgoibar (1346-1520) liburuan aurkitu dira aipatutako lau lekukoak, guztiak agiri berekoak dira, 9. agirian, 1452. urtean:
Hemen jarritakoa zuzen badago, Belaurzaki toponimoa azaltzeaz gain, beste hitz galdu bat agerian geratu da, *belaurzaki 'belauneko hezurra'.
- Ytten, enzima de Belaurzaqui un pedazo de tierra e montes que sollía tener e poseer el dicho Pero Sáez de la Plaza, que ha por linderos: por devaxo tierras e montes del dicho Pero Sáez, e por de suso e por la una costanera tierras e exidos comunes del dicho conzejo, e por la otra costanera tierras e montes de Olaso.Eta orrialde batzuk geroago, beste aipu bat, azkena:
- ytten, más allende e cerca dende un pedazo de tierra e manzanal e ciertos castaños que sollía tener e poseer Juan Martínez de la Plaza, que ha por linderos: por devaxo el camino de Belaurzaqui, e por de suso e por la una costanera tierras conzejiles, e por la otra costanera el manzanal que en conzejal tenía Juan Martínez de la Plaza, dicho “Churio”, e tierras conzejales.
- Ytten, este dicho conzejal que sollía tener e poseer el dicho Juan Martínez de la Plaza, que ha por linderos: por devaxo el dicho camino de Belaurzaqui, e por de suso tierras conzejales, e por la una costanera el dicho manzanal que tenía el dicho Juan Martínez, e por la otra costanera el manzanal que plantó en conzejal Juan Pérez de Andonaegui, dicho “Plazero”.
Ytten, el camino servidumbre de dos brazas en anchor de los vezinos de la dicha villa, avaxo de la cassa de Pero Belz, desde el dicho camino real por raiz del arroyo por parte de Belaurzaqui, por entre tierras del dicho Pero Belz fasta los exidos comunes conzejiles.Toponimoak bere lekuko guztietan, agiri berekoak, ez du aldaketarik erakutsi eta, beraz, aztertzeko Belaurzaki baino ez dago. Oinarrian belaur- 'belaun' eratorpen aldaera omen dago, belaurikatu aditzean dagoen berbera, baina azken zatia iluna da. Orotariko Euskal Hiztegian ez dago, baina badago Mitxelenaren lanetan oso aipamen interesgarria, Fonética histórica vasca liburuaren 277. or.:
A las mismas causas se debe la alternancia m / n (para m de ant. n detrás de u, véase 15.4 b): lab. bermatzaki 'tibia', a.-nav. vizc. berna(t)zaki id., cf. a.-nav. guip. vizc. berna 'pierna'...Berna(t)zaki eta Belaurzaki hitzek egitura bera dute, berna 'hanka' eta belaur- 'belaun' izenak eta zaki izen ezezaguna bukaera alderan, 'hezur' esanahia izango lukeena. Orduan, zuzen egonez gero, *belaurzaki izena ba omen zen, belauneko hezurra esanahia zuena eta gero, toponimo bihurtuko zen.
Hemen jarritakoa zuzen badago, Belaurzaki toponimoa azaltzeaz gain, beste hitz galdu bat agerian geratu da, *belaurzaki 'belauneko hezurra'.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)