Maquilatua [N, TO]Toponimoaren analisia, lekuko bakarra badago ere, erabat gardena da eta horri toponimoaren antzinatasunari gehitu, nahiko segurtasuna geratzen da analizatzerako orduan. Makilatu aditza, 'makilaz jo' eta -a artikulua, beharbada jabearen izengoitia. Hitzaren lehenengo lekukoak XVIII. mende erdialdekoak dira, beraz, toponimo hau lekuko goiztiarren artean kokatu beharra dago eta, ziurrenik, makilatu aditzaren lekuko toponimiko bakarra da.
Maquilatua (la casa de) [Ocerin_Mendi (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Aipagarria da palatalizaziorik ez erakustea, normalean hitzaren lekukoetan makillatu bezala ageri delako. Beraz, grafiak islatzen du palatalizaziorik ez zegoela edo kakografia bat gertatu da eta toponimoa, benetan, *Makillatua zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario