Madina da Hernaniko etxe bat. Toponimo eratorri bat dago, Madinabeitia jauregia Oñatin. Azken herri honetan izango zuen sorburua izen honek, kontuan izanik XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Oñatiko Araotz auzokoak:
MADINA ALDEKOA (prop.)Lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira, Dokuklik web-gunean aurkituak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Madina deituraren lekukoak aski goiz agertzen dira, 1539. urtetik ugariak direlako:Toponimo hori ikusi eta berehala oso hitz antzekoa bururatzen da, Medina, toponimian ere agertzen dena, arabieraz 'hiri' delako. Espainian badira hitz hori duten herri batzuk, Medina Azahara (Kordoba), Medina Sidonia (Cadiz), Medina de Pomar (Burgos) eta Medinaceli (Soria). Batzuk ez daude Euskal Herritik urrun, Burgoskoa edo Soriakoa, hain zuzen. Hala ere, antza nabarmena bada ere, azalbide etimologikoa bestelakoa izango da. Koldo Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan hitz horrekikoak aipatzen dira, baina ez du loturarik ikusten: Etimologia beste alde batetik etorriko da, nahiz eta arabierazko hitz bat tartean izan. Horretarako beste toponimo bat beharrezkoa da, Las Badinas, Tafallakoa. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiko web orrian aipu bat jaso zuten Nafarroako Toponimia eta Mapagintza liburu bildumatik, XL, 114:
MADINA-AZKOITIKO AUNDIA (MADINAZKOITI) (desh.)
MADINA-AZKOITIKO TXIKIA (MADINAZKOITITXO) (des.)
MADINA AZPIKO AUNDIA (desh.)
MADINA AZPIKO TXIKIA (pr.)
MADINA BEITI ((prop.)
MADINABEITI AZPIKOA (prop.)
MADINA-GARAIKO AUNDIA (prop.)
MADINA-GARAIKO TXIKIA (col.)
[...]Hitz hori, badina, euskaran ere sartu zen:
OBS.- Paraje al S.de la ciudad; depresión húmeda, con manantiales y juncales, cruzada por el "Barranco de las Badinas", afluente del Lavaco. Según J.M.Iribarren se denomina badina: 1) Charca o balsa formada en los caminos. 2) Embalse. 3) Remanso grande de agua. 4) Charco de agua cenagosa. 5) Cantidad excesiva de líquido extendido sobre una superficie. Proviene del árabe batén.
[...]
badina.Beraz, aldaketa bakarra gertatu zen, hasierako herskaria aldatu zen, beharbada hitz bereko sudurkariaren eraginez: b-n > m-n. Asimilazio hori aski ezaguna da euskaraz, mihi hitza *bini zaharrago batetik datorrelako. Dena den, batzuetan b- > m- bilakaera gertatzen da, beste sudurkari baten eraginaren beharrik gabe, horrela, Martolobaso toponimoaren oinarria Martolo antroponimoa da, Bartolo aldaera ezagunagotik sortua.
Lago.
Desenbarkatrik badinaren berze aldeko erribran. Samper Mt 8, 28 (Hual lago, Ur itsaso).
Bide batez, jarri den Las Badinas toponimoaren azalpenean datorren batén hitzaren mailegu zuzena dago euskeraz, patin hitzean:
patin.Beraz, arabiar jatorriko batén hitzetik bi hitz daude euskaraz, badina eta patin, ziurrenik biak erromantze batetik mailegatuak.
1. (V-ger-ple-arr-oroz-m-gip; Zam Voc ). Ref.: A; EAEL 69.
"Aljibe, cisterna" A. "Pozo" Zam Voc. .
Aiñ luzaroan nire biotzak eukan patiña / dalako oso iya gelditu agorturik. AB AmaE 133. Alegeretu da patin tristea. Ib. 393. Patiñera juango nok, ur-ispilluban arpegija ikusten. Altuna 99. Sutik illinti bat edo patindik ur pitin bat ateratzeko. Ol Is 30, 14 (Ker patin; Dv, BiblE putzu). Ezer be ez dozu ura atarateko, eta patiña sakona da. Ker Io 4, 11 (Lç putzu). Leku harek oinarri sendo bako azpia izanik, patinari arrakalak eta emoiak egin jakozan. Baraia 77. Gero iturri hori agortu egin zan eta zihiporroko patina egin genduan. Ib. 79.
No hay comentarios:
Publicar un comentario