Arabako Amurrioko toponimo honen lekuko bakarra dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburukoa:
MINGOCHO, caserío de Amurrio.Toponimoan antroponimo hipokoristiko bat dago, lekukorik gabea, *Mingotxo. Oinarrian Mingo antroponimoa dago, Domingoren hipokoristikoa izan daitekeena. Mingobaso toponimoaren sarreran informazio gehiago izen horretaz. Mingo izenari -txo atzizkia erantsi zaio, *Mingotxo sortuz. Aipagarria da -txo atzizkia dela eta ez -txu, bere aldaera sartaldeko euskaran.
Beraz, Amurrioko toponimo honen bitartez *Mingotxo antroponimo hipokoristiko ezezaguna berreskuratzeko aukera izan dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario