lunes, 5 de junio de 2023

Edrigosolo toponimoa

Edrigosolo deitura dago Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Guztira lau lekuko dira, Bizkaiko Areatza herrikoak, XVIII. mendearen bigarren erdikoak:

Lekukoetan deitura bada ere, toponimo bat zela argi dago. Deituraren sorburua pertsona bakarra izanik, ezin ziur izan toponimoaren kokapenaz, baina ziurrenik Areatza ingurukoa izango zen. Toponimoak bi elementu lituzke, Edrigo antroponimoa eta solo izen arrunta. Oso izen antzekoa dago K. Mitxelena eta A. Irigarairen Nombres vascos de persona lanean:
Edrigu Rodrigo: Edrigu de Villandran «Rodrigo de Villandran» Gar. Cc 79, LIV.
Dirudienez, antroponimo honen euskararen egokitzeak ez zuen arrakasta handirik izan, oso lekukotza urria izan zuelako. Edrigu orain ez da bakarra, Edrigosolo toponimoa ere dagoelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario