Polipaso da Donostiako ostatu baten izena. Hernanin bada Polipaso izeneko baserria eta Polipasoko erreka toponimo eratorria.
Ostatuaren izenaz badira Donostiako toponimia izeneko lanean lekuko batzuk, zahartasun ez handikoak:
POLIPASO: Polipaso (1944, sitio, M.D.-H.); Polipaso, Ekaitz, Mendizorrotz (1989, D.U.T.B.). 64-11-8, m.Hernaniko toponimoaren XX. mendeko bigarren erdialdeko bi lekuko daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, bi baserri izendatzeko, biak Hernanikoak, Martindegi auzoan:
B-4.
*POLITBASO (POLIPASO) (en ruinas)Azken lekuko hauek izena azaltzen dute, beste ezeren beharrik gabe, polit + baso > Polipaso. Bilakaera arrunta da euskaraz eta badirudi toponimoaren sorrera data ez da aspaldikoa.
POLITBASO BERRI (prop.)
Polit izenondoa baino, izengoitia izango zen edo deitura. Ez da, beraz, baso polit bat, baizik eta Polit izena zuen baten basoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario