viernes, 30 de junio de 2023

Esparta toponimoa

 Esparta da Bizkaiko Artea herriko biztanle-entitatea.
Lekuko zaharrenak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko batzuk daude XVI. mendearen erdialdetik aurrera:

Nahiz eta homofonoak izan, Bizkaiko Esparta eta Greziakoaren artean ez dago inolako loturarik, proposatuko den etimologia zuzena bada. Aldaketa bat gertatuko zen garai batean, disimilazio bat, hasieran bi herskari horzkari zeuden baina disimilatu ziren eta bat geratu zen, bigarrena, bestea ezpainkari bihurtu zen: t-t > p-t. Beraz, atzeranzko bidea egin eta Estarta berreskuratuko genuke. Estarta izena behin eta berriz agertzen da Bizkaiko toponimian: Arrigorriagan baserria da, Morgan jatetxea, Muxikan Estartabarrena baserria dago eta Abadiñon Estartakoa baserria dago. Araban badago toponimo bat Estartako izeneko baserria, Laudion. Toponimo hauetan estrata izena dago:
Camino, sendero, estrada. "Estrada quiere decir calle, y particularmente la que hacen los setos de las heredades, cuya etimología verdadera es estarte y estartea, y la común pronunciación que usamos es estratea" Ech 59v. "Espacio que se interpone entre dos casas no unidas por pared medianera [...] estrata (L-sar), estradia (V-gip)" BEcheg EAlde 1922, 443. "Dícese estrata, en Baztán, del espacio que no permite el paso de una pareja de vacas uncidas" BEcheg Nombr 186. "Camino poco transitado que discurre entre paredes y zarzales" Asp Leiz. "Estraka, bide meharra, extua, estrata, vericueto" Izeta BHizt. "Estrata, [...] camino que se abre al caserío" Etxba Eib. "Dícese de los caminos que discurrían más profundos que el nivel del terreno" Elexp Berg.
Beraz estrata > estarta bilakaera gertatu zen eta aldaera hori zerrendatutako toponimo guztien iturria izan zen, baita Esparta toponimoarena ere. Estratamosu toponimoan, aldiz, estrata aldaera dugu. Toponimoa Forukoa da, Bizkaikoa. Horrek erakusten digu lurralde berean aldaera bat baino gehiago zerabiltzatela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario