jueves, 8 de junio de 2023

Igarroa toponimoa

 Igarroa da Aiako baserri bat.
XIX. mendeko lekuko bat dago 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 619. or.: Igarróa.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko bat dago, 1579. urtekoa, Azpeitikoa, Aiatik 10-15 kilometrora dagoena:

Beraz, badago Igarroa izena, mendeetan iraun duena. Zaharra bada ere, analisia egiteko aldaketa bat beharrezkoa da, hasierako bokalari dagokiona. Hitz eta toponimo gutxi batzuetan u- > i- aldaketa gertatu da, horrela, Ibeltzaldeko iturria eta Iberondo toponimoetan hasierako hitza ur litzateke. Igarroa lehenago *Ugarroa izan zitekeen, uh- 'ur' + arro + -a. Ur hitzaren eratorri toponimiko askotan /g/ aurkitzen dugu, Ugalde, Ugarte...
Ugarro toponimoa badago Araban zein Bizkaian. Arabako Kuartango herrian badira hiru aurkintza, Ugarro, Ugarro de Abajo eta Ugarro de Arriba. Bizkaiko Elorrion badago Ugarro erreka eta aurkintza. Erreka baten izena Ugarro izateak ez du berezitasunik, bere analisia kontuan harturik.
Igarroa toponimoaren etimologiak ez du oztoporik, baina etxe horren kokapena ezagutuz, proposatutakoa baieztaturik gera liteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario