viernes, 18 de agosto de 2023

Gisasti eta Gisatza toponimoak

 Gisasti da Bizkaiko toponimo bat, Bermeon baserria da eta Gisastiko errekea toponimo eratorria dago, baita ere Gisastiko basoa, Bermeo eta Bakioren artean. Gisasti ere da Berrizko tontor bat.
Bermeoko toponimia lanean agertzen dira aipatutakoak, Gisasti baserriaren lekuko zaharrenak XIX. mende hasierakoak dira:

1826    Guisesti, cas.    BUA   39/3. Enajen. y conc
1831    Guisesti aurrecoechea, cas.    BUA   1625. Concesiones
1839    Guisasti, casas    BUA   1313/15. Casas   1
Gisasti aurkintzaren lekukoak ere XIX. mendekoak dira:
1848    Guisisti, heredad llamada    BFA. Bust   396/002   6b
1868-79    Guisasti, monte    BFA. E. LS.   C/546-10
1870    Guisasti, monte de    BUA   38/1. Leña   1
Gisastiko erreka toponimoaren lekukoak:
1826    Goijenzabalpe, ría de    BUA   39/3. Enajen. y conc.
1869    Guisasti, regata de    BUA   38/1. Leña   2b
1869-72    Gorozu, rio llamado    BUA   39/5. Solic. de terreno   4
1870    Guisasti, regata    BUA   38. Leña
Azkenik, Gisastipe toponimoarenak:
1855    Guisasti barrena, término de    BUA   39/29. Acreedores
1855    Guizasti-barrena, término de    BUA   39/29. Acreedores
1872    Guisastive, término de    BUA   39/12. Arriendo de terreno   1
Bide batez, lekuko zaharrenetan Gisastibarrena zena, gero Gisastipe bihurtu zen. Barren hitzaren esanahi zaharrena toponimian ere ikus daiteke.
Gisatza izena ere Bizkaian agertzen da, Muxikan baserria da, Zaldibarren tontorra. Zornotzan bi dira izen hori barruan dutenak, Gisatzagoikoa baserria eta Gisatzabekoa etxea.
Zornotzako toponimoaren XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Guisasa [N, TO]
Guisasa (la cassa de) [Plaza (cofradia de la)], Amorebieta 18.1796, FogVizcayaMs.
Guisaza (la cassa molino de) [Plaza (cofradia de la)], Amorebieta 18.1796, FogVizcayaMs.
Guizasa (la casa de) [Plaza (cofradia de la)], Amorebieta, a.1704, FogVizcayaMs.
Guizaza (el molino de), Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Guizaza (la caseria de), Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.


Guisasa [N, NO]
Guisasa (Fran(cis)co de) [Cruzeaga (calle de) (pr.n.res)], Durango, a.1745, FogVizcayaMs.
Guisasa (la casa del mayorazgo de) [Goxencalle (calle de) (pr.n.res)], Durango, a.1745, FogVizcayaMs.

Liburu berean Muxikako baserriaren aipu bakarra dago, XVIII. mende bukaerakoa:
Guisacha [N, TO]
Guisacha (la casa de), Ybarruri, a.1799, FogVizcayaMs.
Toponimo hauetan hitz bat dago, landare izena, gisats:
gisats.
(Vc ap. A).
"Retama" A. Cf. isats.
Basaberak esaten jakee txikar igon baga datozanai, zelanguak dirian otia, gisatsa, ginarria ta beste asko. Mg PAb 187s. Arbola ondo zainduen ostruetan eta elorri edo gisats uruingarrien adarretan. Ag Ioan 176.

GISATSPE (En casos locales de declinación sing.). Lugar debajo de la retama.
[Aizeriak] irten zuen pozez beterik zegoan gisatspetik. VMg 83.
Bermeoko toponimia lanean adierazten den bezala hitz horrek lotura luke isats hitzarekin, ezberdintasuna hasierako silaban dago, sartaldekoak g- du besteak ezer ez duenean. Alternantzia hori beste hitz batean aurkitzen da, ginarra hitzean, ainar eta inar ezagunekin lotura duena, Ginarrazaga toponimoaren oinarria dena.
Azkenik, Gisasti toponimoan -di atzizkia dago eta Gisatza toponimoan -tza atzizkia, dirudienez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario