miércoles, 30 de agosto de 2023

Silbarioko basoa toponimoa

 Silbarioko basoa da Dimako baso bat. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Silbario [N, TO]
Siluario (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Zilbario (la casa de) [Bargondia (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Zilbario (la caseria de) [Varrundia (varrio de)], Dima, a.1745, FogVizcayaMs.


Silberio [N, TO]
Zilberio (la cassa de) [Bargondia (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
Liburu berean toponimo eratorri bat dago:
Cruz de Silbario [N, TO]
Cruz_de_Cilbario (la casa nueba de la) [Bargondia (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Cruz_de_Cilberio (la casa con fragua en la) [Bargondia (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.

Bi ezberdintasun daude, hasierako txistukarian s/z eta bigarren silabaren bokalean, a/e. Lekuko zaharrena Zilberio da baina lekuko zahar guztiak mende berekoak dira, XVIII. mendekoak. Beraz, ez dago alde kronologiko handirik.
Jakinik garai hartan sartaldean txistukarien neutralizazioa bazela, ezin izan ziur txistukariaz. Berdin gerta daiteke bigarren silabaren bokalaz, jakinik badela asimilazio mota bat, aurreko silabaren bokalak eragina izan zezakeela hurrengoan. Horrelakoak dira soldadua > soldadue edo itzal > itzel. Dimako toponimoan i-a > i-e gerta liteke edo hiperzuzenketaz i-e jatorra i-a bezala zuzenduz.
Antroponimo bat dago, Silvario, latin jatorrikoa eta gerora ere erabilia. Alfonso Irigoienek, bere Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan azaltzen ditu antroponimo honekikoak:
2.194. SILVERIO: latinez Silverius, -ii.
San Silverio moduan ezagutzen dena Aita Saindu izan zen 536 urtean, eta gosez hil omen zen hurrengoan, Larousse hiztegiaren araura.
Saindu hau Erroman egungo egunean Kalendario partikularretara iraganerazirik dago. Hara nola: “Memoria S. Silverii, qui obiit relegatus in insulam Palmariam anno 537, saeculo XII in Calendario romano ascripta, Calendariis particularibus relinquitur, quia non agitur de Sancto ‘momentum universale revera praae se ferente”, cfr. Calendarium Romanum, op. cit., “Variationes in Calendarium Romanum inductae”, 127 orr.
Erdi Aroaren ondorengo lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bi izan dira bilatutako izenak, Silbario eta Silberio. Lehenaren lekuko bakarra aurkitu da, bigarrenaren lekuko asko:


Beraz, eskura dauden datuekin, litekeena da jatorrian Silberio izatea eta gorago aipatutako hiperzuzenketaz aldaketa izatea. Toponimoaren lekuko zaharragoek proposatutakoa baiezta dezakete, edo deuseztu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario