jueves, 10 de agosto de 2023

Landarregia toponimoa

 Landarregia da Erregeren Bardean dagoen aurkintza baten izena, gainera, bada Landarregia izeneko erreka. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik eskuratutako lekuko zaharrenak XVIII. mende bukaerakoak dira:

landarreguia (1746)
antarraguia (1873)
landarraguia (1874)
[...]
landarregia
(1993)
andarregía (1992-1999)
Lekuko ez gutxitan hasierako kontsonantea galdua agertzen da, ziurrenik erdararen eraginagatik, hasierako la- artikulua zelakoan, kendua izan zen.
Errekaren sarreran badago Mikel Belaskoren etimologia bat, Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra liburutik jasoa:
LANDARREGIA: Bardenas Reales; Barranco de las Limas (Ebro). Del vasco landa 'campo', harri 'piedra, peña' y hegi 'ladera' o -egi, sufijo locativo. 'Ladera Pedregosa de la Landa o 'Pedregal de la Landa'. Comentario. Señala NTYC que este es uno de los topónimos de aspecto claramente vasco que aparecen en la Bardena, probablemente a causa de la presencia de pastores pirenaicos.
Azken elementua hegi izan daiteke, edo -(t)egi, baina hasierakoa ezberdina izan daiteke, bi hitzez osaturik egon ordez, hitz bakarrez egina izan zitekeelako. Euskaraz bada lander 'pobrea' hitza. Aldaketa bakarra bokal asimilazioa izango zen: a-e > a-a: lander + hegi + -a > *Landerregia > Landarregia. Beste aukera bat dago, lander izen arrunta zen, baina antroponimoa ere izan zen. Bata zein bestea izan toponimoan ez zen aldaketarik nabarituko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario