Gisastu da Eibarko toponimoa. Gisastu izeneko etxea bada, eta Gisastu bide izeneko kalea ere bada. Gisastua baserria ere badago eta, azkenik, Gisastua ur-biltegia.
Etxearen lekuko zaharrenak Juan San Martinen Eibar eta Elgetako toponomastika liburuan daude, 57. or.:
GISASTUToponimoa zaharra da, lekukoak XVIII. menderaino heltzen dira eta gure egunetara arte iraun du aldatu gabe. Toponimoaren oinarrian gisats hitza dago:
Guisastu 1759 Doc. término.
Guisastu 1793 Doc. topónimo.
Guisastu 1857 Nomenclátor.
gisats.Blog honetan bi toponimo aztertu dira hitz hori dutenak, Gisasti eta Gisatza toponimoak, hain zuzen. Argitzeko geratzen da azken zatia, bukaeran -tu dago, aditzak sortzeko atzizkia, baina ez dirudi egokia denik. Badago beste aukera bat, bokal disimilazio bat gertatuko zen eta, ondorioz, Gisastu sortu zen. Hala izan bazen, jatorrizko egoeran *Gisasti izan liteke, Bermeoko Gisastiren homofonoa. Gero, disimilazioa gertatu zen, Jandustegi toponimoan bezala, honetan i-i > u-i izan zen eta Gisastu toponimoan i-i > i-u.
(Vc ap. A).
"Retama" A. Cf. isats.
Basaberak esaten jakee txikar igon baga datozanai, zelanguak dirian otia, gisatsa, ginarria ta beste asko. Mg PAb 187s. Arbola ondo zainduen ostruetan eta elorri edo gisats uruingarrien adarretan. Ag Ioan 176.
No hay comentarios:
Publicar un comentario