jueves, 17 de agosto de 2023

Estekorana toponimoa

 Estekorana da Bernedo eta Trebiñu arteko erreka-zuloa, sakana.
Toponimoaren lekuko zaharrik ez dago baina interpretazioa egin daiteke, jakinik aldaketa batzuk gerta zitezkeela eta gertatu direla. Batetik, bukaeran haran izena dago, baita artikulua ere. Alde horretatik, izena laburtu da, hasierako bokala galduz. Geratzen da oinarriko elementua, eta hori Estebeko antroponimoa izan daiteke, Estebe antroponimoaren hipokoristikoa, -ko atzizki txikigarria erantsia. Estebekoren lekuko zahar batzuk daude P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, 148. or.:

Estebeko (Estebe): Estebeco (Eo., Eo.p., 1, 44, 1522), Estebeco de harosteguy (Biarritz, 1725, Iglesias, 2000: 277, 281). Erratzun Estebecorena oikonimoa zegoen 1726an.
Antroponimoa ere laburtu zen, bokalarteko herskari ahostuna galdu zelako, joera hau ezaguna da, horrela, Atxalta da Aretxabaleta toponimoaren laburketa, tarteko /b/ ere galdu da, toponimoaren luzerak lagundua. Estekorana izena jatorriz *Estebeko(h)arana izango zen eta horrek lagundu zuen izena laburtzeko.
Etimologia hau zuzena bada, Estebeko hipokoristikoaren lekuko gutxiei beste bat gehituko litzaieke, Estekorana toponimoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario