jueves, 13 de febrero de 2020

Ginarrazaga toponimoa

Mungiako toponimoen artean bazegoen XVII. eta XVIII. mendeen artean Ginazarraza toponimoa. Guztira hiru lekuko jaso dira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik:
Guinarrazaga [N, TO]
Guinarrazaga (la caseria de) [Larrauri y Hemerando (cofradia de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.
Guinarraçaga (la casilla de) [Larrauri (confradia de)], Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.

Guinerrizaga [N, TO]
Guinerrizaga (la casa de) [Larrauri (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Bi aldaera daude, Ginarrazaga eta Ginerrizaga, lehenengoaren bi lekuko badaude, zaharrenak, bestea bakarra da eta azken lekukoa da. Hori kontuan hartuz, lehentasunak Ginarrazaga aldaerak jaso du, besteak hainbat asimilazio bokaliko jasan ditu, toponimoa ilunduz.
Ginarrazaga aztertzea ez da zaila, jakinik badela ginarra hitza, ainar eta inar ezagunekin lotura badu, esanahian ere bat datoz. Hitz honen lehenengo lekukoa, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Ibarguen-Cachopinen kronikan badago: "Unas matas espesas de brezo [...] llamadas en la lengua vascongada ginarrak", XVI. mende bukaerakoa. Baina, dirudienez, hurrengo lekukoak XIX. mendekoak lirateke, beraz, Ginarrazaga litzateke hitz honen bigarren lekukoa.
Toponimoaren egitura nahiko gardena da, ginarra (ginarre ere izan liteke) izena eta bi atzizki, -tza eta -aga. Aipagarria da toponimoaren lekukoetan ez dagoela sudurkari sabaikaria, bestela, <ñ> jarriko zuten.
Ginarrazaga toponimoaren lekukoetan oinarriturik, badugu hitz honen lekuko zahar bat, eta baita bere azalpena lortu ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario