lunes, 7 de agosto de 2023

Sarralla toponimoa

 Sarralla da Berako aurkintza baten izena. Lekukoek mende bat bete dute, zaharrena XX. mende hasierakoa delako:

sarralla (1920)
sarralla (1989)
sarralla (1997)
Sarralla (2019)
Nabarmena da aldaerarik ez dagoela, horrek esan nahi du azken mende honetan oso egonkorra izan dela. Beharbada ezaugarri hori aspaldikoa da, hemen proposatuko den azterketa kontuan hartuta. Euskaraz bada hitz bat homofonoa, sarraila:
1. (V, G, AN, L-ain; IC 449, SP, Deen I 143, Urt Gram 34, Lar, Añ, Dv, H, VocB <-alai>; -ail L, BN, S; -all S), sarla (Ht VocGr, Arch VocGr , Dv?A, H), serraila (SP.V-gip; -ail V-gip), zarraila (V-ger-m, L-ain), zerraila (V-gip, G-bet; -all- V-gip, G-azp). Ref.: A (sarrailla, zarrailla); Lh (sarrail); EEs 1930, 27; Arin AEF 1955, 135; Iz ArOñ (serrailla), Ulz; Etxba Eib (zerrallia); Elexp Berg (zerrail); ZestErret (zerralla).
Cerradura, cerraja.
[...]
Hitz hori oinarria dutenak hainbat toponimo badira, bi toponimo hauetan sarrailagile hitza bada: Sarralle, Sarrallero eta Sarrallagillenea toponimoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario