Garbisa da Izabako mendi bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian lekukoak daude, zaharrena XVI. mendekoa dela:
garbisa (1564)Toponimoaren lekukotzak ia 500 urte bete ditu eta ez da aldaketarik izan. Euskararen itxura du garbi hitzarekin baina bukaera zalantzazkoa da. Azalbidea aurkitzeko euskal antroponimia kontuan izan behar dugu, Erdi Aroan izan zen antroponimo bat, Garbiso, lekuko gutxirengatik ezaguna. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan lekukoak eta eman diren azalpenak daude, 188. or.:
garbisa (1700)
garbisa (1828)
[...]
Garbiso, Garbixo: Garbisso (Apardoze, 991, Leire, 12), Garbisso Acenariç de Caramesas (Aragoi? 1048, Leire, 44). Cf. Garbix. Ez dakit, dena dela, jatorrian *Garbi dagoen, ez baitugu honen lekukotasunik. Asturiasen ere azaltzen da Garvixo (bai eta Garvisici patronimikoa ere), XII. mendean (García Leal, 1988: 133). Mitxelenak (AV, 261) oinarrian garbi dagoela dio. Irigoien (1983: 42, 1995c: 47) akort da honekin; atzizkia –so dela uste du bizkaitar euskalariak, Argiso-k duen berbera.Azken bokala azaltzeko, erdararen generoa bereizteko era kontuan izan behar dugu, gizonezkoek -o izan ohi dute bukaeran eta emakumezkoek -a. Beraz, Garbiso gizonezkoa izan bazen, gerta liteke *Garbisa emakumezkoa izatea, nahiz eta lekukorik ez izan. Garbisorenak ere ez dira asko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario