martes, 14 de mayo de 2024

Urtxallezar toponimoa

Urtxallezar da Oiartzungo etxe baten izena, baina izen nagusia Doñabernardina da. Oiartzungo toponimia liburuan aipatua da:

Doñabernardina. Baserria.
Urtxallezar bezala ere ezagutzen da.
Informazio gehiago ez dago, ez lekuko zaharrik, ez besterik. Hala ere, izena analiza daiteke, dagoen bezala. Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran zar, zahar hitzaren hegoaldeko aldaera, hasperena galdu ondoren bi bokal berdinak batu ziren, bilakaera hau erabat arrunta da hasperena galdu duten hitzekin. Bestea interesgarriagoa da, urtzaile hitza delako, olagintzako lanbide bat adieraztekoa. Gipuzkoan hitz hori ez zen batere ezezaguna izan, lekukotza toponimikoa ere ez da txikia, Urtxalle toponimoa lekuko, beste batzuen artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario