martes, 21 de mayo de 2024

Bartolosolo toponimoa

 Bartolosolo da Iruraiz-Gaunako aurkintza bat. Toponimo eratorri bat dago, Bartolosoloetxoste aurkintza. XIX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

BARTOLOSOLO, 1879, labrantío de Arrieta.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, aldaketarik gertatu ez direlako eta dauzkan bi elementuak aski argiak direlako, Bartolo antroponimoa eta solo izen arrunta, soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera. Bartolo toponimoaren sarreran informazio gehiago dago antroponimo honetaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario