lunes, 15 de julio de 2024

Abadetxe toponimoa

Abadetxe da Bizkaiko herri batzuetako toponimoa, Lemoizko etxe bat da, Maruri-Jatabeko beste etxe bat ere bada, gainera, Barrikako etxe bat ere da, baina lehenetsitako izena Elexalde da. Abadetxea da Gautegiz-Arteagako baserri bat eta Ereñoko etxe bat.
XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Abadechea [N, TO]
Abadechea (la caseria de), Lezama, a.1745, FogVizcayaMs.
Abadeechea (la caseria de), Vbidea, a.1745, FogVizcayaMs.
Abadese (la casa de), Fica, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Toponimoak ez du zailtasunik, abade-etxe hitz elkartua dagoelako, abade eta etxe izenez osatua:
ABADE-ETXE.
4.1
a) Monasterio de canónigos regulares.
Bere nagusiai eskatu eutsen, lortu be bai, Koinbrako Kurutz Deun Abadetxera bidaldu egiela. Belaus Andoni 4s.
4.2
b) (V-gip; abadetxe V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg (abadetxe). "Rectoría. Eliziari joten zan abade-etxia" Etxba Eib. "Casa cural. Uberako abadetxia utsik dago aspalditik" Elexp Berg. v. abatetxe.
Ipiñeko etzaguntzea sei bizitzegaz eta zazpigarrena abade-etzea, elexearena au. Akes Ipiñ 18. Abade-etze barrie egin deudie. Ib. 15. Gizona opil bedeinkatua, andria abadetxeko kontularia. (V-m). EZBB 131.
Orotariko Euskal Hiztegiko lekuko zaharrena Azkuerena da, baina gorago jarritako lekukoek lekukotasun hori XVIII. mendearen erdiraino eramango lukete, beraz, 150 urte baino gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario