viernes, 5 de julio de 2024

Errebelutegi deitura

 Errebelutegi zen XIV. mendeko zergadun baten deitura: errebelutegui (1366). Deitura gehienak bezala, bere jatorria toponimo batean dago, nahiz eta lekukorik ez gorde.
Informazio gehiago ez badago ere, toponimoaren azterketa egin daiteke, bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzikia eta oinarrian, *Errebelu antroponimoa, Errebelu toponimoen oinarria eta elementu bakarra. Nafarroako toponimo hauetaz egindako sarreran *Errebelu antroponimoa proposatu genuen, Revellius latin jatorrikoaren euskal egokitzapena. Horrela, hainbat aldaketa gertatu ziren, nabarmenena bokal protesikoa dela, dardarkaria hasieran ez izateko.
Errebelu toponimoak Nafarroan daude eta Errebelutegi deitura ere hangoa izan zen, beraz, orain arteko antroponimo honen datu guztiak lurralde honetakoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario