viernes, 5 de julio de 2024

Txerrenbaso toponimoa

 Txerrenbaso da Oñatiko aurkintza bat. Lekuko zaharrik ez badu ere, nahiko gardena da. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran baso izen arrunta, aurkintza hori garai batean basoa izango zelako. Oinarrian txerren- dago eta bi aukera daude, txerren izen arrunta edo Txerran antroponimoa. Zalantza bera Gipuzkoako beste toponimo batean dago, Txerren toponimoan. Sarrera horretan daude txerren izena aruntaren eta Txerran hipokoristikoaren informazio eta lekuko gehiago. Beharbada hipotesi ekonomikoena da pentsatzea izen arrunta dagoela. Garai batean, Txerran > txerren bilakaera gertatuko zenerako Txerran hipokoristikoaren erabilera beherantz joango zen eta, azkenik galduko zen. Bitartean, izen arruntak iraun du. Horregatik, lehenik txerren izen arrunta jarriko dugu eta, askoz aukera gutxiagoekin, Txerran hipokoristikoa. Hau Txerrenbaso toponimorako egokia bada, berdina gerta daiteke Txerren toponimoarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario