miércoles, 24 de julio de 2024

Ballestaeta toponimoa

 Ballestaeta da Lazkaoko aurkintza bat. Lekuko zaharrik ez du baina dituen elementuak aski argiak dira, bukaeran -eta atzizkia eta oinarrian ballesta hitza, balezta ezagunaren aldaera. Bien artean ezberdintasun batzuk daude, bata, balezta, zaharragoa da, hainbat aldaketa jaso dituelako, latinetik hartua. Bestea, ballesta, berriagoa da, erromantzetik jasoko zen eta horregatik gaztelaniaren hitz berdina da, ez zuen egokitzapenik jaso. Toponimian ere, biak daude, horrela, Ballestegi toponimoan ballesta dagoen bitartean, Baztela toponimoan balezta izango zen eta ondoren metatesi bat gertatu, l-zt > zt-l, eta aldatu zen. Azken hau ez da oso aldaketa ohikoa, dena den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario