lunes, 1 de julio de 2024

Itzaitegi toponimoa

 Itzaitegi da Gabiriako baserri bat. Lekuko zaharrena da Itzaítegui, 1857. urtean. Aipagarria da afrikatua islatu zela, ohikoa ez dena garai horretarako. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan. Oinarrian itzain hitza dago, itzai aldaera erabiliz, erdi aldeko euskalkietan izan ohi den bezala. Berdin gertatzen zen lekuko bakarra duen Donostiako Izaiarenea toponimoarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario