lunes, 19 de agosto de 2024

Garbide toponimoak

 Dirudienez, Garbide toponimoa izan zen Hego Euskal Herriko hiru lurraldetan. Bizkaian, Bilboko toponimo honen XVIII. mendeko bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Garbide [N, TO]
Garbide (la casa llamada) [Ocharcoaga (barrio de)], Begoña, a.1704, FogVizcayaMs
Gipuzkoako lekukoa Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) liburuan dago, 21. agirian, 1499. urtekoa, 98. or.: Martín de Garuide.
Lekuko bakarra da eta toponimoa ez da nahi ta nahi ez Gipuzkoakoa izan behar. Beharbada Martin beste lurralde batetik etorria zen. Zoritxarrez, ez da lekuko gehiago lortu.
Nafarroako lekukoa toponimikoa da, Andres Iñigoren Toponomástica histórica del Valle de Santesteban de Lerín (regata del Ezkurra) tesikoa:
GARBIDE
DOC.- garvide (1559, PR STB C.6 ETE) “camino que se dice garvide”.
COM. LING.- Se trata de un caso similar al apuntado por MICHELENA para Garbuno y Garmendia (89), en los que el elemento inicial gar- queda bastante oscuro, siendo transparente bide ‘camino’ como elemento final. (V. GARMENDIA en el capítulo de toponimia menor de Doneztebe y GARMENDI en el de Ituren y en el registro siguiente).
Hiru lekuko daude, bi toponimo ziren eta bestea gizon baten izenean zegoen, baina azken lekukoak adierazten digu bidea zela, baina hori erraz susma zitekeen toponimoaren bukaera irakurriz. Hasierako elementua gar- litzateke eta Garbe eta Garbea toponimoen sarreran gain > gar- bilakaera aurkeztu genuen eta hori Garbide toponimorako ere egokia izan daiteke: gar- 'gain' + bide > Garbide. Aipatutako bilakeraren adibide gehiago daude, Garibai toponimoa bezala.
Beharbada garai batean *garbide izena izan zen han hemenka erabilia baina gero galdu zen eta geratu diren apurrak toponimikoak dira, lekuko nahiko zaharretan eta aspaldian galduak, antza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario