Perotxenea da Errenteriako baserri bat. Lekukoak XVIII. mende bukaeratik hasten dira:
1794 Perochena (Partido de Zamalvide)Toponimoaren lekukoetan bi ezberdintasun nagusi daude, bukaeran gehienetan -ea dago baina batzuetan -a bakarrik dago. Bestea da bigarren silabaren bokala, hasieratik 1870. urte arte /o/ da, hurrengo urtean lehenengo aldiz /u/ agertzen da eta horrela finkatu da.
1805 Perochenea
[...]
1871 Peruchenea
2001 Perutxenea, caserío
Toponimoaren bukaeran -(r)en + -a daude, etxe izen askotan bezala. Oinarrian antroponimo bat dago, Perotx(e), hipokoristikoa da, bukaeran -tx(e) atzizki txikigarria dago eta oinarrian Pero, Petriren aldaera bat erromantzean sortua eta euskarara ere mailegatua, Jaunperobia toponimoan ere dagoena.
Perotx antroponimoaren lekuko batzuk daude P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, 228. or.:
Lekuko berriagoetan Perutxenea aldaera dago eta Perutx(e) hipokoristikoaren lekukoak ere badira aipatutako liburuan, 228. or.:
Perotxe ere izan zitekeen eta Salaberriren liburuan ere bada, lekuko bakarra duela, 211. or.:
Perotxe (Pero): Peroche Marroquin de Otañes (XV. m., LGS, 311).Perotx zein Perotxe, biek jatorri bera dute, baina azken honek lekuko bakarra du, beraz, lehenak aukera gehiago ditu toponimoaren oinarria izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario