Andoainen izen zen Pekin etxea izenekoa, XIX. mendearen bukaeran, lekuko bakarra du eta Andoaingo toponimia liburuan agertzen da, 97. or.:
1760 Molino de Pequin CRAEta, azkenik, Pekiñetxe:
1857 Pequinerrota NOM
1869 Pequin-errota NOM
1794 Pequín (Partido de Abrin) AME A/1/113Errenteriako toponimoek lekukotza handiagoa eta zaharragoa dute. Hala ere, toponimoak ez du aldaerarik erakutsi eta, beraz, izen bakarra dago aztertzeko, Pekin, eta izen horrek gogorarazten digu Txinako hiriburuaren izena, homofonoa dena, Pekin, nahiz eta azken urteetan Beijing aldaera ere erabili. Normalean euskal toponimoak euskarazko hitzekin sortuak izaten dira, baina salbuespenak badira, Babilonia toponimoa bezala. Beharbada exotismoak eragina izan zuen, baina ezin jakin izen hori jartzearen arrazoia. Beste aukera bat dago, Perikin hipokoristikoa izan zen, Petri antroponimoaren aldaera batetik sortua. Hipokoristiko hori ez da ezezaguna euskal onomastikan, Arrasateko Perikinbekoa, Perikingoikoa eta Perikiñena toponimoak.
1819 Pequin AME C/7/II/1/1
1830 Pequín AME E/5/II/5/2
Ez da ezinezkoa Perikin > Pekin gertatzea, bokalarteko dardarkariak galdu ondoren eta gero bi bokalak batu. Hala ere, ez dago aurreko ustezko egoeraren lekukorik eta oraingoz Txinako hiriburuaren izena dagoela pentsatu behar dugu. Jakina, lekuko goiztiarragoren bat izena aldaturik agertuz gero, etimologia aldatu beharko litzateke, baina egun dauden datuekin proposatutakoa hobetsi beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario