Seroretxe da Abaltzisketako baserri bat, baita ere Berastegiko baserri bat. Seroretxea da Donostiako baserri bat eta Beizamako etxe bat. Azkenik, Lazkaoko Benitaenea etxearen beste izena da Seroretxea. Nabarmena da izen honek Gipuzkoan izan zuela erabilera, izan ere beste toponimo bat zegoen, dirudienez ez da gure egunetaraino heldu, Andoaingo toponimia liburuan, 91. or.:
seroretxe.Ikus daitekeenez, lekuko zaharrena XIX. mende bukaerakoa da, 1884. urtekoa. Beraz, Andoaingo toponimoaren 1615. urteko Serorechea bi mende eta erdi baino gehiagoko aurrerapena litzateke.
1. serora-etxe (V-gip ap. Elexp Berg); serore etxe; serotetxe (V-m ap. Zubk Ond).
Casa de la sacristana.
Serora etxea eta Elizatxoa itsatsirik [...] ipiñi ziran. Zab EE 1884b, 204. Berritu zuen Seroretxea. Otag EE 1884b, 525. Len esan dedan serora-etxe ori Urrutietxea da. Or SCruz 26.
v. tbn. Ugalde Iltz 22 (serore etxe).
2. Convento.
Bertze komentu, hemen hurbileko ala han-hara nonbeiteko fraide eta serora etxe zonbatekin. HU Aurp 148. Gogoan zuen seroretxea idek artean. Othoizlari 10 (1956) 103.
Serora izenak beste agerpen batzuk izan ditu blog honetan, Seroreerreka eta Seroresagasti toponimoak aztertzerakoan eta Serora hitzaren sarreran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario