martes, 27 de agosto de 2024

Karrikaburu toponimoa

 Toponimo zahar honen lekukotza deitura bihurtua dago, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. mende hasierako lekukoak daude, Hernani eta Hondarribikoak:

Deituretan hitz elkartu bat dago, karrikaburu, karrika eta buru izenekin sortua. Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lekuko zaharrena 1842. urtekoa da, beraz, lekuko hauek 225 urtetan aurreratuko lukete hitz honen lekuko zaharrena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario