viernes, 8 de agosto de 2025

Mizkinotegi toponimoa

 Mizkinotegi da Donostiako etxe bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

MIZKINOTEGI (desh.) Igeldo, Donostia
Donostia toponimia lanean lekuko gutxi batzuk gehiago daude:
*ARIZTEGIETA GOIA: Aristeguietagoya (1857, D.U.A.-C-5-I-1961-2), Arizteguieta goya o Misquinotegui (34) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Arizteguieta-goya (1864, Casa de labor, N.P.G. 64 orr.); Miskiñotegi, Ariztegieta goya (1989, D.U.T.B.) 64-12-3, m. D-3.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian mizkino hitza, mizkin hitzaren aldaera. Mizkinoren jatorriaz argi dago mizkin hitza badela, ahaztu gabe erdarazko mezquino. Gainera, zenbait adjektibotan -o bokala erantsi zen bukaeran, horrela, zakarro hitza dago, zakar hitzetik sortua. Beraz, bilakaera euskaraz sor zitekeen edo hitza mailegatu, hala ere, hasierako silabaren bokalak adieraz lezake euskararen barruko sorkuntza izan zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario