miércoles, 27 de agosto de 2025

Oloritz toponimoa

 Oloritz da Nafarroa Garaiko udalerri bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazio ugari dago Oloritz toponimoaz, lekuko zaharrak eta azalpen etimologikoak. Lehenengoei dagokienez, zaharrenak XIII. mendekoak dira:

oloriz (1264)
oloriz (1268)
holoriz (1280)
Toponimoa oso egonkorra da hasieratik eta alde horretatik ez da aldaeratik etimologiarako egokiak izateko. Alde horretan aipu bakarrean labur liteke toponimo honetaz adierazia, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Olor-'. De *Olor- + -iz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad. Ver en apéndice -iz.
Comentario lingüístico: Julio Caro Baroja (714) relaciona el nombre de la localidad con el patronímico Oloricus, derivado de Oloros según el mismo autor. Existen además los despoblados cercanos a Aoiz: Olóriz Superior y Olóriz Inferior. Traducciones curiosas y explicaciones populares: A. Campión relacionó el nombre con ola 'cabaña', 'ferrería'. Otras traducciones de este tipo son: 'mucha avena, 'espinal', 'acebal', 'pedregal de la ferrería, 'pedregal de la cabaña', 'pedregal del campo de avena'.
[...]
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran aipatutako -i(t)z atzizkia, patronimikoak egiteko erabilia eta toponimian ere erabili zen, erabilera bertsua izateko, jabetasuna edo etorkia adierazteko. Oinarrian, beraz, antroponimo bat izango zen, baina sarrera honetan ez da izen berreraikirik emango, oso antroponimo ezagun baten aldaera delako, Aurelius izenarena, hain zuzen. Bi bilakaera nabarmentzekoak dira, beharbada deigarriena hasierakoa da, au > o monoptongazioa gertatu zen, ziurrenik (proto)erromantzean. Lidia Beckerren Hispano-romanisches Namenbuch liburuan, Aureliusen sarreran Orelio zein Oreilez/Orelliz aldaerak aipatzen ditu, 218. or.:

Beste aldaketa urkariei dagokie, antza, metatesi bat gertatu zen, r-l > l-r, baina beharbada tarteko urrats bat izan zen VlV > VrV eta gero, dardarkarien disimilazioa gertatu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario