lunes, 25 de agosto de 2025

Ituren toponimoa

 Ituren da Nafarroako udalerri bat, Baztan Bidasoa eskualdean. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazio interesgarria dago Ituren toponimoaz, lekuko zaharrena XII. mendekoa delako, esaterako:

iturrayn (1280)
iturrayn (1280)
yturen (1350)
XIV. menderako izena finkaturik agertzen da eta , salbuespen batzuk kenduta, izen bera izan da azken mendeetan. Etimologiari dagokionez, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoak ederki laburbiltzen du izen horretaz hausnartua:
[...]
Significado desconocido. Comentario lingüístico: Nombre de difícil explicación. A pesar de cierto parecido, señalado por númerosos autores (515), no parece que el nombre guarde relación con vasco iturri 'fuente'. Quizá a esta asociación haya ayudado el hecho de que se relacionase con Ituren la estación romana de Iturissa, que hoy se emplaza en el valle de Erro. Compárese con Etulain. En vasco se denomina popularmente Ittuin e Ittuña.
[...]
Izan ere, ulergaitza da pentsatzea Iturrain > Ituren bilakaera gertatu zela; dardarkariaren aldaketak, gainera, toponimoa ilunduko zuten. Hala ere, azken silabako bokalak ongi islaturik bazeuden, toponimoaren analisia erraztuko zen, baina ai > e bilakaera ez da batere ohikoa. Bide horretatik joanez, toponimoaren izen zaharra *Iturain izan zitekeen eta blog honetan bada homofono bat, Iturain toponimoa, Imizkotz udalerrikoa. Azken honetarako proposatutako etimologiaren arabera, bukaeran -ain atzizkia dago eta oinarria Vetulus, latin jatorriko antroponimo bat. Dena den, oztopo bat geratzen da, azken silabako bokalen bilakaerari burukoa. Baina lekuko zaharrenak, erabat zuzenak ez badira ere, toponimoaren analisirako egokiak izan daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario